Iaz aurreikusi ziren beharrak eta hutsak konpontzeko eraberritze lanak egiten ari dira igerileku estaligabean. Egiten ari diren berrikuntza komunak, sorosleentzat aldagela eta botikina eta berdegunearen luzatzea da. Guztira kanpoko igerilekua 200 metro karratu zabaldu da, eta 150.253 euroko aurrekontua izan dute lanek.
Igerilekua astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00ak arteko ordutegian, izango da irekita ekainaren 15etik aurrera. Denboraldia hiru hilabetez luzatuko da, irailaren erdialde arte. Aurten, beraz, iaz baino hilabete lehenago irekiko da, iaz igerilekua bera egitearen lanak atzeratu baitzuten irekiera eguna. Dena den berrikuntza lanak amaitzeko uztailerarte itxaron beharko da.
Azpeitiko Kirol Batzordeak pasatutako datuen arabera igerileku berriaren aurreneko urtean, bi hilabetean 20.000 lagun ibili ziren.
Barruko igerilekuan ere berrikuntzak
Ekaina eta uztaila bitartean aukeran izango dira bi igerilekuak, kanpokoa eta estalia. Baina abuztuan igerileku estalia itxita izango da, bertan egingo diren eraberritze lanak direla eta. Izan ere, igerileku barruko lurzorua irristakorra zela-eta hondar antzekoa den geruza bat bota zuten gainetik orain dela urte batzuk. Baina orain toki batzuetan kendu egin da, eta berriro lurra irristakorra dago. Lurra konpontzeko, 72.122 euro aurreikusi dira aurten.