Hiru ordu iraungo dituen jaialdian, guztira 70 kirolari arituko dira, zazpi kirol mota ezberdinetan. Besteak beste, aizkora, ohiko eta alturakoa, ingude-altxatzea, trontza, bakarka eta binaka, korrikalariak, lasto-altxatzea, txinga eta harrijasotzea.
Jaialdiko probetako bat, aizkora torneoa izango da. Torneoan 24 aizkolarik hartuko dute parte eta kanporaketa eran lehiatuko dira. Parte hartzaileen artean egongo dira, Olasagasti, Etxebeste, Senosiain anaiak, Lopez eta Patxi Larretxea, Nazabal eta abar. Alturako aizkora ikuskizunean, Garcia segoviarra Iruntxiberrirekin lehiatuko da 80 ontzako enborrean.
Beste kirol ikuskizun garrantzitsua harrijasotzea izango da. Zezen-plazan egongo dira, Perurena, Saralegi eta Iruretagoiena Izeta besteak beste. Honetaz gain, bertsolariak eta Gesaltza Txarangaren musikak alaituko dute jaialdia.