Lantegi, banketxe, komertzio eta bestelakoak gaur itxita dira Azpeitian, eta gutxiengo zerbitzuak baino ez dira izango, autobusetarako, anbulategirako...
Uztarria bi sindikatuko arduradunekin, izan da, hauek Donostiako manifestazioetara joan aurretik, eta bi sindikatuak, ELA eta LAB, gustora azaldu dira Azpeitiko herriaren erantzunarekin, "dena geldirik baita".
Gaur arratsaldean, Duina, Bilgune Femenista eta Elkartzenek deituta "Bizi baldintza duinak Euskal Herri Berrian" lemapean manifestazioa izango da 19:00etan Azpeitian. Azpeitiko Emakume Taldeak eta Kale Gorrian taldeek atxikimendua adierazi die manifestazio honi.
Hona hemen greba egitea erabaki duten lantegiak (handienak):
Danona,S.COOP., Aceralia Redondos Azpeitia, S.L., Lan Mobel, S.COOP., Altuna y Uria, S.A., Azcue y CIA, S.A.,PEMEC, S.A.,SAMMIC, S.A.,Muebles DANA, S.L.,Aceralia Redondos Lasao, S.A.,Sarralle, S.A., Glual Hidraulica, S.A., Domusa Calefacción, S. COOP., Azpeitiko Udala, Biele, S.A., Zubiola, S. COOP., Antzibar, S.A., Urbitek Sistemas, S.L., Ikasberria, S. COOP., Laguntzaile, S.A., Iraurgi de Azpeitia, Seitu, S.A., Perfima, S.A., Astigarraga Kit Line, S.L., Hormigonez Lazkano, S.A., PEVAC, S.A., Sheitek Automatización Industrial, S.A.L., Mueble Kit y Bricolage, S.L., J.J.A. Producciones, S.L., Ignacio Zabaleta, S.L., I.A. Tecnica, S.A., Talleres Pedro Iriarte, S.L., Zurasti, S.L., Iraurgi (13 langile), Mecanizados Osatu, S.L., Construcciones Azpeitia, S.L., Egaña Gozotegia, S.L., Azpeitia Kimu Bat, S.L., Maderas Lizar, S.L., Ernio Sukaldeak, S.L., Uztaro Haurtzaindegia...