Bizi baldintza duinen aldeko manifestazioa izan da arratsaldean

Uztarria.com 2002ko eka. 19a, 22:06

Ekainaren 19a, greba eguna

"Bizi baldintza duinak Euskal Herri Berrian" lemapean antolatu manifestazioa, arratsaldeko 19:00etan abiatu da Enparantza Nagusitik. Manifestazioa Duina, Bilgune Femenista eta Elkartzenek deitu dute.

Azpeitiko plazatik abiatutako manifestazioan hainbat herritar bildu da "bizi baldintza duinak" eskatzeko. Antolatzaileen, Duina, Bilgune Feminista eta Elkartzenen, ustez: "Langabezi sariaren erreforma berriak, egindako guztiak bezala, euskal langileriaren eskubideen aurka jotzen du bete betean. Eta lan baldintza okerrenean dauden langile zein babes sozial gehien behar duten herritar kolektiboei larriki erasotzen die. Emakumeok, gazteok, etorkinok, eta oro har, langabezia eta bazterkeria pairatzen ditugun ororen kontra jotzen du". Gainera PPren asmoa "urrunago" doala ere azaldu dute: "lan harremanen prekarizazioa erabat orokortu eta langileria lan eta babes eskubiderik gabe utzi patronalaren eskuetan".

Hona hemen oso-osorik manifestaziora gerturatutakoen artean banatutako idatzia rtf formatoan

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide