Datorren asteazkena eta ostegunean, ekainaren 26a eta 27a, herriko udalekuetan parte hartuko duten umeen gurasoentzat bilerak antolatu dira. Bilera hauek Zapo Txoko gunean izango dira, eta adin bakoitzari dagokion aisialdi eskaintzaren programazio eta nondik norakoez hitz egingo da.
Udabenturako txandetan seme-alabak dituzten gurasoek ekainaren 26an, asteazkenean, dute bilera 19:00etatik 20:00etara. Udatxiki eta Udajolaseko umeen gurasoek, berriz, bilera ekainaren 27an dute, ostegunean; 18:00etatik 19:00etara, lehenengoek eta 19:00etatik 20:00etara, bigarrengoek.
Uda 2002
programan izena emateko epea maiatzean itxi zen, eta 203 haur eta gaztek eman zuten izena. Udatxikirako 3-5 urte bitarteko 83 haurrek eman dute izena, 6-12 urteko 80 haur Udajolaserako eta 13-17 urteko 40 gaztek Udabenturarako. Guztira 23 begirale izango dituzte: 10 Udatxikikoek, 9 Udajolasekoek eta 4 Udabenturakoek.
Uda 2002
programa uztaila eta abuztua bitartean burutuko da, eta epe horretan Zapo Txoko gunea topagune bezala baino ez da izango zabalik. Beraz, udako aisialdi eskaintzez gain, ez da ekintzarik izango.