Kamioi bat trenbidera erori da Loiola 91 aurrean

Uztarria.eus 2002ko eka. 24a, 21:06

23:00etan bidea moztuko da kamioia trenbidetik ateratzeko

Gaur 14:00ak aldera kamioi bat trenbidera erori da GI-631 errepidean Eskusta eta Enparangain artean dagoen zubitik, Loiola 91 aurrean. Kamioi gidaria F. U.G. errezildarra da, eta Zumarragara eraman dute.

SS-3482-AV matrikuladun kamioia hutsik zetorren Zestoa aldetik. Istripua Eskustako gasolindegia ondoren dagoen zubian izan du, eta handik behera erori da trenbidera. Oraindik ez dira istripuaren arrazoiak argitu.

Kamioia oraindik istripua izandako lekuan da, eta gaur iluntzean aterako dute bertatik. Horretarako 23:00etan bidea moztuko dute, eta kamioia atera artean itxita izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide