Frantziako tourraren inguruan Uztarriak antolatu duen porraren jarraipen osoa webgune honetan egin daiteke, www.uztarria.com/pourra2002 helbidean, hain zuzen ere. Sartu eta ikusi nola izango den POURRA. Momentuz, klaro, datu faltsuak daude, oraindik ez baita txirrindularien lista ofizialik irten, ez etaparik korritu, ez apusturik jaso!
Iaz bezala, sariak partaidetzaren araberakoak izango dira:
- Irabazlearentzat bildutako diruaren %40a
- Bigarrenarentzat %20a
- Eta hirugarrenarentzat %10a
Uztarria, beraz, bildutako diruaren %30arekin geldituko da, gastuak kontutan hartu gabe.
Adibidez, iaz, 86.400 pezeta jaso zituen aurrenak, Gorka Beobidek. 43.200 bigarrenak, Ion Etxeberriak, eta 21.600 hirugarren gelditu zen Iban Aranbarrik. Argazkian, iazko sari-banaketa ikusi daiteke, Uztarriak Saninaziotako festetan jarritako txosnan.
Nola parte hartu
POURRAren oinarriak webgune honetan bertan aurkituko dituzu. Baita iskripzio orria ere. Orria bete, 15 euro prestatu, eta joan zortzi taberna laguntzaileetakoren batera, orria entregatzera. Webgune honetan jarraipena egin daiteke, baina aurtengoz, ez dago izena ematerik!
Bederatzi txirrindulari eta talde bat hartu behar dituzu, ordenean. Lehengo jartzen duzun txirrindulariak eta zazpigarren jartzen duzunak, adibidez, ez dute berdin puntuatuko. Ikusi balizko talde baten puntuaketa hemen
Animo bada! Aztertu ibilbidea, kalkulatu puntuaketa, aukeratu txirrindulariak, eta ondo pasa.