Larunbatak 22ko ibilaldia Lac des Gloriettes-Pimene-Gavarnie genuen. Goizeko 05:00etan atera ginen Azpeitiko Enparantzatik, eta 09:30ean iritsi ginen irteera hasiko genuen puntura. Pimeneko lepora, berriz, 13:30ean iritsi ginen, eta ikusi zitekeen paisaia mirestuz bertan bazkaltzea erabaki genuen. Pimeneko tontorrean (2.810m) 15:15ean ginen eta Gavarnieko zirkoa genuen ikusgai. Tontorretik jaisterakoan Espugettes-eko aterbean geldiunetxoa egin genuen eta arratsaldeko 18:30ean Gavarnie-ko herrian ginen.
Igandean, ekainaren 23an, Puerto de Bujaruelo-Taillon-Puerto de Bujaruelo ibilaldia egin genuen. Autobusez joan ginen Bujarueloko aparkalekuraino eta 07:30ean Taillon bidean ginen. 'Brecha de Roland'-eko aterbean 08:45ean ginen, Brechako inguru hau Pirinioetako politena dugu, Frantzia eta Espainiaren arteko muga naturala den Pirinio mendikatearen atea baitirudi. 10:15ean Tailloneko tontorrean (3.146m) ginen. Taillon ezaguna da 3.000mkoetan mendirik errazenetakoa delako, udan elurrik ez dago bertan eta ez du inongo zailtasunik. Gavarniera 13:30etan iritsi ginen eta 15:00etan etxera abiatu ginen.
Uztaileko irteerak
Abuztuko oporraldiak baino lehenagorako ere badugu irteerarik antolatuta, Arantzazuko gau ibilbidea eta Picos de Europako irteera.
Arantzazura uztailaren 7an joango gara, gaueko 12:00etan abiatuta, Eliz Kalean dugun egoitzan elkartuko gara. Ibilaldiaren ordaina helduentzat 3koa da eta 1,5koa ikasleentzat. Arantzazutik bueltatzeko, enparantzan izango dugu autobusa goizeko 11:00etan.
Picos de Europara berriz, uztailaren 20-21eko asteburuan joango gara. Larunbatean goizeko 03:00etan irtengo gara Picos de Europara, bertan Poncebos-Ruta del Cares-Canal de Trea-Lagos de Covadonga ibilbidea egiteko.
Irteera bi egunetakoa da, eta beraz, lo zakua, esterilla eta kanpin denda eraman behar dira. Itzulera igandean egingo da.
Irteera 45 ordainduko dute bazkideek, 22,50 ikasleek eta 55 besteek. Ordainean larunbateko afaria, kanpineko partzela eta autobuseko joan etorria sartzen da.
Picos de Europako irteeran parte hartzeko izena emateko epea uztailaren 8tik 15era izango da.
Lagun Onak elkarteak ibilaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.