Iraurgi Saskibaloi Elkarteak aurten 25 urte betetzen dituela-eta Santiago Egunerako antolatutako bazkaria ez da egun horretako ekitaldi bakarra. Aurretik, eguardian, Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25 urteurrena
izenburupean 25 urtetako ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko da.
Bazkaritarako txartelak dagoeneko Azpeitiko eta Azkoitiko tabernetan salgai dira. Txartel bakoitza 42 ordainduko da, eta ordainean bazkaria eta liburua sartzen dira. Txartelak Azpeitian Egurtza, Juantxo Txiki, Pikua eta Loiola Hotelean daude salgai. Azkoitian Olaberri eta Etxe-Aitzen.