Bukatu da aurtengo POURRA

Uztarria.com 2002ko uzt. 28a, 21:07

Iñaki Egibar izan da irabazlea

Bukatu da aurtengo Tourra. Eta, horrekin batera, baita gure POURRA ere. Lehen saria Iñaki Egibar azkoitiarrak irabazi du; bigarren eta hirugarren, aldiz, Tomas Ugalde sailkatu da. Sari-banaketa, hilaren 30ean uztarriaren festetako txosnan izango da.

Sailkapen osoa eta POURRAri buruzko informazio guztia ikusi dezakezu webgune honetan bertan, eta bukaerako sailkapena hementxe bertan.

IEA jaun eta jabe

Hasieratik nabarmendu zen Iñaki Egibarren IEA taldea, batez ere Rumsas eta Mc Ewen hartzen asmatu zuelako. Bigarren eta hirugarren postuak, ordea, ez dira azken unera arte erabaki. Azkenean, biak, Tomas Ugaldek jasoko ditu. Bi apustu egin zituen, eta biek jaso dute saria. Bigarrena "ÑIN ÑIN taldearekin":http://www.uztarria.com/pourra/2002/apustugileenTaldeak?IDT=30, eta hirugarrena ZULATOR taldearekin.

Txirrindulariei dagokienez, punturik gehiena, noski, ARMSTRONG berak jaso ditu. RUMSAS eta MC EWEN izan dira puntu gehien galduarazi dutenak. Hona hemen txirrindularien sailkapena oso-osorik. Honenbestez, POURRA honetako talde ideala, punturik gehien lortuko zukeen taldea, honakoa izango zatekeen.

Kuriosoa, bestalde, sariren bat jaso duten guztiak ERREKA tabernan egin dutela apustua. Izan ere, apusturik gehiena ere bertan egon da.

Sari-ematea

Aurten ere, Saninaziyotako festetarako txosna jarri du Uztarriak, eta POURRA honetako sari ematea bertan izango da. Hain zuzen ere, Saninazio bezperan, hilaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide