Uztailaren 20 eta 21ean Lagun Onak M.B. k 'Picos de Europa'ra egin zuen ibilaldia

Lagun Onak M.B. 2002ko ira. 2a, 19:09

Ibilbidea, Poncebos-Ruta del Cares-Canal de Trea- Lagos de Covadonga izan zen

Uztailaren 20an, Azpeititik goizeko 03:00etan abiatu ginen autobusez. Goizeko 07:00ak alderako, ttipi-ttapa ibilbideari ekin zioten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Careseko ibilalditxoan ez zuten "aldapa handirik" topatu eta Cain-era iritsi arteko bidea "paseo atsegina" izan zen mendizaleentzat.

Kontuak eta komeriak Lagun Onak M.B.koentzat Canal de Trean sartu zirenean izan ziren, "igoera gogorra eta luzea izan baitzen hau -argazkietan ere ikusi daiteke- Vega de Arioko aterbera iritsi arte".

Aterbean berriro indar berritu eta 15:30ak aldera Covadongako lakuetarako bideari ekin zioten mendizaleek. Han autobusa zuten zain eta autobusak Arriondas-eko kanpinera hurbildu zituen.

Uztailaren 21ean, igandea, 12:00ak aldera atera ziren Arriondasetik etxerako bideari helduz, bidean, San Vicente de la Barqueran bazkaldu eta Azpeitiaruntz. Lagun Onak abuztuko oporrak aurretik egindako ibilaldia izan zen hau. Baina, hilabete honetarako ere ibilaldiak aurreikusita ditu: datorren iganderako, irailaren 8rako, Azpeitia -Donostia ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B.k. Irteera 05:00etan izango da plazatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide