Emaitza gazi-gozoak gidari azpeitiarrentzat

Uztarria.eus 2002ko ira. 9a, 18:09

Jakinekoa da Azpeitian kotxe lasterketarako dagoen afizioa. Asteburu honetan Rallye Vasco-Navarrorekin zuten zita afizionatuek, bertan bi gidari azpeitiarrek hartu dute parte: Iñaki Alberdi eta Jon Agirrek. Lehenengoak erretiratu beharra izan zuen, eta bigarrena, berriz, sailkatutako euskal gidari onena izan zen. Proba Fusterrek irabazi zuen.

Iñaki Alberdi (Renault Maxi Megane Kit-Car) eta Jon Agirre (Saxo Kit Car) gidari azpeitiarrek asteburu honetan izan den Rallye Vasco-Navarron auto lasterketan emaitza ezberdinak lortu dituzte. Iñakik zorte txarra izan zuen, bigarren ibilbidean errepidetik irten zen eta geroago proba bertan behera utzi behar izan zuen distribuzio korrea hautsi ondoren. Aurretik lehenengo erlojupekoan bigarren postua lortu zuen, Soláren atzetik segundu bakar batera. Jon Agirrek, berriz, bederatzigarren postua lortu zuen eta helmugan sailkatutako lehen euskal gidaria izan zen.

Sailkapena

1- M. Fuster (Citroen Saxo) 1:12.40
2- D. Sola (Citroen Saxo) 1:13.33
3- S. Concepción (Mitsubishi L.) 1:14.04
4- S.L. Fombona (Citroen Saxo) 1:14.09
5- S. Valejo (Fiat S. Punto) 1:14.17
6- M. Muniente (Peugeot 206) 1:14.39
7- L. Saban (Fiat Punto K.) 1:15.07
8- M. M. Conde (Lancer Evo) 1:15.14
9- Ion Agirre (Saxo Kit C.) 1:15.15
10- S. Artetxe (Seat Córd.) 1:15.37

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide