Uztailean eta abuztuan informazio gune hauetara jo duten bisitarien oarinarteko balantzea Iraurgi Lantzenek jaso dituen datuen arabera "oso positiboa" izan da. Loiolako informazio gunetik uztailean eta abuztuan 9.935 bisitari pasa dira guztira, kopuru hau iazko udakoa baina handiagoa da. Igoera honen arrazoiaren funtsa, basilikako kupula berritzearen obrak bukatu eta basilika ireki dela, eta gainera uda honetan egin duen eguraldia dira.
Bestalde, Azpeitiko eta Azkoitiko Parrokietara azaldu diren turisten artean ere igoera izan da. Azpeitiko Parrokia, uztaila eta abuztuko hilabetetan iaz baino 350 pertsona gehiagok bisitatu dute. Azkoitian ere igarri da bisitarien igoera, iaz 220 pertsonek bisitatu zuten Eliza Nagusia, aurten, berriz, uztaila eta abuztuan, 424 bisitari igaro dira Parrokitik.
Azkenik esan, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek ere informazio turistiko zerbitzua eskaini dutela. Azpeitiko informazio gunetik 147 bisitari pasa dira abuztuan.
Herria promozionatzeko
Urtetik urtera gure herrira datozen bisitarien kopurua igotzeko hainbat ekimen burutzen dira. Aurtengo urtean gure herria promosionatu asmoz egindakoaren berri behin baino gehiagotan eman dugu Uztarria.com-en. Besteak beste, Ohitura eta Festak liburuzkaren argitarapenaren nondik norakoak jaso genituen, baita liburuxka honen aurkezpena ere Fitur Nazioarteko Turismo Ferian eta gure herriko gune naturaletara jendea erakartzeko argitaratutako Gipuzkoa Zein Berdea liburuxka.