Azpeitiko lehenengo EHNA (EuskalHerriko Naziotasun Aitormena) txartelak oraindik ere ez dira herrira iritsi. Hasieran lehenengo txartelak Saninazioetarako herrian izango zirelakoan geunden, baina arazo ezberdinen ondorioz txartelak oraindik ere ez daude gure esku artean.
Arazo horiek dagoeneko konpondu dira, horregatik uste dugu laster izango ditugula hemen lehenengo txartelak. Iritsi bezain pronto jakinaraziko dugu.