Lagun Artea Eskuderiak antolatu ohi du Urrakiko igoera, aurten XX.a izan dena. 87 gidari zeuden izen emanda, baina 70 gidarik irten zuten. XX. Urrakiko igoeran azkarrena Aitor Zabaleta izan zen Lola BMW autoarekin. Bere atzetik Pantxo Egozkue izan zen Urrakiko maldak azkarren igo zituena. Ander Vilariño eta Iñaki Alberdi, azpeitiarra, ere proban hartzeko asmotan ziren. Baina, Alberdik autoarren motorra ezin izan zuen konponduta izan probaren egunerako eta Vilariño entrenamenduan izan zituen arazoak tarteko ez zen atera igoeran.
Eguraldi bikaina eta Urrakiko errepide bazterrak jendeak hartu zituen. Ez zen arazo larririk gertatu proban; partehartzaileetatik inork ez zuen istripu larririk izan. Baina, horrelako jendetza biltzeak dakarrenaren irudi tristeak ere ikusi ziren ondorengo orduetan, Urrakiko bazterrak zaborrak hartuta. Antolatzaileek, beti ere zaborra jaso eta jaisteko gomendioa egiten badute ere, jendeak ez du betetzen. Hurrengo egunean antolatzaileak zaborra jasotzen aritu ziren.