LAZKAO TXIKI BERTSO-PAPER LEHIAKETAREN BIGARREN SARIA
EGILEA: Urko Egaña
DOINUA:Oh gu hemen
NEURRIA:Berezia
IZENBURUA: Mendia
- Ohera
joan naiz lehenago,
kolpera
ametsen esklabo,
ostera,
esnatuta nago
ametsengatik. - Begiak
lausotu ezean,
zauriak
dauzkat bihotzean,
mendiak
jarri nau trantzean
loa amestuz - Mendiak
irentsi zituen
erdiak
lagunak nituen;
egiak
izoztu ninduen
amets gazitan - Izoztu
gaitu berri hotzak
ta ostu
dizkigu bihotzak.
Zein poztu
nahi du heriotzak
ametsak hilez? - Mila test
ta proba hasteko,
Everest
hankape uzteko,
beti prest
hesiak hausteko
ametsak sortuz. - Motxila
amets eta neke
botila
oxigeno bete...
Hats pila
agortu daiteke,
hots,ametsak ez! - Gailurra
guztion egarri,
makurra
gertatzen da sarri,
elurra,
bihurtzen da harri
ametsak hautziz. - Goraka
gorako bidean,
beheraka
gorako idean,
bueltaka
zerutik aidean
ametsen bila. - Zerura heltzeko modua
modura
ez dago zerua
galdu da
ametsen gudua
ametsak galduz. - Izarraitz
ta Aralar hurbil
zenbat gaitz
kabi txikitan bil,
gero nahiz
K2 handian hil
ametsak amets... - Gassenbrun
K2 nahiz Pumori,
esukaldun askoren hilobi,
hain lagun
ez den lagun hori
euskal ametsa. - Andeetan
edo Himalayan
denetan
gora heldu nahian,
han bertan
ta beren paisaian
amesti dabiltz. - Zer otu
Euskal Herri hontan
lerrotu
zaizkigun malkotan?
Lehortu
ahal diren asmotan
segi amesten. - Pentsatu!!!
Beno eta noiz ez!!!
Sendatu
naiteke oroitzez,
esnatu
nahi dut bihar goizez
ametsen gose.