Gaur irakurri dugu berria Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (G.A.O.). Bertan jakitera ematen denez, Foru Aldundiak Azpeitiko Udalak Azpeitia.net webgunea berritzeko eginiko eskaera onartu du horretarako emandako oinarriak betetzen dituelako.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal eta toki erakundeei web atariak sortu edota berritzeko dirulaguntzak gertuko beste bi udalek ere jasoko dute. Zestoako udalak eta Errezilgo udalak 3.000 jasoko dituzte, azken honek ataria sortzeko jasoko du dirua.