Jose Luis Frantzesena BBK Sari Nagusian bigarren izan da 'Anbotoko Mari' lanarekin

Uztarria.eus 2002ko ira. 19a, 18:09

1997 urtean, 1998 urtean, eta 2000 urtean lehen saria irabazi zuen.

Anbotoko Mari abesbatzentzako konposizio lanarekin Jose Luis Frantzesenak VI. BBK Sari Nagusian bigarren saria eskuratu du. Lehiaketako saria martxoan jasoko du, irabazle guztiek beren lanak aurkeztuko dituzten ekitaldian. Sari banaketa eta lanen aurkezpenerako lekua eta eguna oraindik zehazteko dira.

BBK eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dute VI. BBK Sari Nagusia. Lehiaketa abesbatzen konposizioei zuzendua da eta oinarrien arabera gai mitologiko bat landu behar zen aurtengoan. Frantzesenak sorgin kontuak hartu ditu gaitzat Anbotoko Mari konposatzeko. Lau ahotsetarako moldaketa egin du, eta hitzak ere berak idatzi ditu, horretarako J.M Barandiaranen liburuetako pasarteak irakurri ditu.

Aurtengoan bigarren saria lortu badu ere, beste hiru alditan lehen saria eskuratu du Jose Luisek. Hain zuzen ere 1997 urtean, 1998 urtean eta 2000 urtean. Orduan lanen aurkezpenak eta sari banaketak Getxo eta Zornotzan izan ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide