Sukaldaritzaren Hastapenak, Koreografia Berriak eta Perkusio eta Erritmoa ikastaroak urrian hasiko dira eta abendura arte luzatuko dira. Bi lehenengoak 20 ordukoak dira, eta azkena, berriz, 16 ordukoa. Sukaldaritzaren Hastapena eta Perkusioa eta Erritmoa ikastaroen kostua 50 da, 37 ikasle txartela dunenentzat. Koreografi Berriak ikasteko, aldiz, 60 ordainduko da, 45 ikasle txartela dutenek.
Ikastaroez gain, ekitaldi bereziak ere antolatu dira datorren hiruhilabeterako. Honela, urriaren 26an, 'Manu 16 Válvulas'en DJ kontzertua izango da eta azaroaren 23an, Olerki eta Poesi Emanaldia. Abenduan ikastaro amaierako ekitaldia izango da, eta gazteek tailer ezberdinetan ikasitakoa azaltzeko aukera izango dute. Lehenengo dantza eta perkusio emanaldia eskeiniko dute eta ondoren sukaldaritza ikastarokoek prestatutako luncha dastatzeko aukera izango da.
Lantegi, tailer eta ikastaroetako parte hartzea bultzatzeko asmoz, hiruhilabeteko honetan Zapo Txoko Gazteguneko ekimenetan parte hartzen dutenen artean zozketak egingo dira. Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan 943-157161 telefonoan edo gazteria.azpeitia@azpeitia.net e-posta helbidean.