Datorren igandean ospatuko dira Kilometroak 2002 Elkarren Beharrean
lemapean Urretxu-Zumarragan, eta bertaratzen den jende kopurua ikusita Eusko Trenen Zumaiatik-Zumarragarako autobus zerbitzua indartu dute.
Azpeititik Kilometroetara joateko autobusa goizeko 7:00ean hasiko da. Hurrengo zerbitzua 07:45ean izango da eta gainerantzekoak ordu erdiro izango dira, bost gutxietan eta 25etan. Azkenengo autobusa arratsaldeko 20:55an izango da.
Kilometroetatik itzultzeko autobusa berriz, goizeko 08:30ean hasi eta iluntzeko 21:30ak arte izango da. Autobus zerbitzua ordu erdiro izango da, puntuetan eta erdietan.