Uztarriari Ertzantzak jakinarazi dioenez, oraindik sutearen nondik norakoak zehaztu gabe dira. Luis Mariano, Iraye tabernako nagusiak ere ez daki sutea nola sortu den: "Coca-Cola eta janari makina kanpoan izaten dira, eta ez dakit euria dela-eta korto
bat izan den eta horrek sortu duen sua edo su eman dion norbaitek."
Jolas parkea
Bestalde, enparantza horretan bertan pasa den uztailean su emandako jolas parkea gaur bertan hasi dira berriro jartzen. Eta beraz, egun gutxi barru erabilgarri izango da eguraldiak laguntzen badu.