Orain 40 urte inguru, zenbait herritan, Eibarko kasua aipatu zuen hizlariak, euskaraz aritzen zirenak caseroak
ziren. Gaur hori gutxienez aldatu egin da. Gaur ordea gazteen hizkera entzunda harritu egiten gara. bi mila pelatan, kriston kamiseta guapue erosi dot, tio
. Gazteen hizkerarekin kezkaturik gaude, baina orain gutxienez hitz egiten dute.
Bada beste arlo bat nahiko ahazturik duguna baina oso garrantzitsua izan dena. Haur hizkera, Euskal Herri osoan berdina izan dena galdu da edo ia galduan da. Gaur eguneko aita-ama gazteek ez dute ia erabiltzen. Gure haurtzaroan: papa=ogia; mama=ura; popo=autoa; pipi=pixa; apapa=kanpora; txitxia=haragia; ninia=haurra... entzun ditugu, gaur ordea: 'emon besito cariƱo', princesa
eta horrelako perlak ari dira ugaritzen.
Euskara desartikulatuta daukagu.
Euskara batuak 34 urte ditu baina nahiko istilutsua izan zen erabakia, bailara honetan bertan referenduma eta guzti egin ziren. Baina ikus ditzagun Euskara Batuaren alde onak:
- -Alderdi guztietako euskaldunen ulermena.
2.-Euskara edozein esparrutan erabiltzen da gaur egun.
3.-Euskal Herriaren osotasuna hartzen du aintzat.
4.-Euskaldun berriak asko ugaritu dira.
5.-Euskararen mugak hautsi egin dira.
6.-Euskara hizkuntza izatera heldu da.
Baina euskara batua ez da asmatu Azpeitian kalean eta lagunartean erabiltzeko edo azkoitiar eta azpeitiarren arteko komunikaziorako. Zenbait gauzatan astakeriak egin dira. Adibidez herri guztiak Gabonak esan izan duen garaian, Eguberriak erakutsi da hobea delakoan. Amonak ilobari zelan zagoz
esan eta honek zuzendu izan dio nola zaude esan behar da amona!
.
Gure aurreko belaunaldi elebakarrak asko sufritu behar izan du. Bere garaian Francoren diktadurarengatik sufritua asko ez dela gero haurrak ikastolara joan ondoren: amona ez da horrela esaten
entzun dutelako sarri.
Ezin ditugu jokabide berdinak ezarri herri euskaldunetan eta erdaldunetan. Herri euskaldunetan, haurrek hasieran jaso behar duten euskaran herriko euskara izan behar dute lehen lotura, transmisioa eten ez dadin.
Herri hizkeraren esparruak:
- -Herri barru eta inguruetako jardunak.
2.-Lagunarteko jardunak.
3.-Haur hezkuntza.
4.-Herri mailako hedabideak, ahozkoak batez ere.
5.-Herri barruko administrazioa.
Euskararekin eroso sentitu behar du mundu guztiak. Hizkuntza jolasteko da ez beldurrak eta zalantzak sortzeko. Hurbileko euskaran aritzearen onurak:
- -Guraso seme-alaben arteko hizkuntza lotura. Transmisioa egitea.
2.-Sena lantzea, hizkuntzaren sena.
3.-Euskara hobea eta osasuntsuagoa egitea.
4.-Euskaldun berriak errazago, lasterrago eta merkeago euskalduntzea, integratzea.
Gurasoek beti izan dute beren haurren euskaran aurkitutako akatsak zuzentzako joera. Beharrezkoa izan da eta da gaur ere. Baina gaurko guraso askori zalantza asko sortzen zaio zer dagon ondo eta zer gaizki erabakitzerakoan. Transmisioa izateko gurasoek seguru sentitu behar dute beren hizkeran.
Gazteengan sortzeko gaitasuna atrofiatuta dago eta ondoko erdal hizkerak kopiatzen dira. Euskara erosoa eta artifiziala bereizteko ahalmena galdu dugu. Gaur egun etxe, toki, txakur eta abarrei izen arrotzak jartzen zaizkie, telebistakoak sarri. Gutxi errotutako hitz baldar asko ari da sortzen: ahalbidetu, bideragarri, ekidin, herri bizigarri, ur edangarri, mobilizapen, deia luzatu...
Hitz berriak sortzeko eginkizuna, ez du Euskaltzaindiak, idazleek edo bertsolariek bakarrik. Hori denen zeregina da. Lagunartean hizkera bereziak sortu behar dira, horiek dira argotak
deitzen ditugunak
Baditugu zalantzak euskara jasoa non eta nola egin behar dugun. Maila desberdinak daude: etxean, lagunartean, herrian, bailaran, Euskal Herrian. Ea da berdin hitz egina eta idatzia. Idatzian, herri euskaran ere hitz osoak idatzi behar dira, ez bada komikiak edo kalean egindako galderak ez badira. Euskara batuak maila desberdinak ditu, herriko batua, bailarako batua, probintzia mailakoa edo Euskal Herrikoa. Zein lekutarako den hango hizketa erara hurbilago izan behar du. Konplexurik ez, euskara hurbila behar du. Euskara artikulatu egin behar dugu eta beraz behar ditugu: helduena, gazteena, umeena, langileena... eta horiek denak euskalkian nahiz batuan.
Euskara Batuak egin dezakeen gauzarik txarrena euskaldunak bere aurka jartzea da.
Iparraldekoentzat Euskara Batua, hegoaldeko euskara gehi espainola da; nafarrentzat giputxa da. Bizkaitar batek ez du bere burua jokoz kanpo ikusi behar. Hizkuntza afektiboa da hizkuntza efektiboa. Baina euskalkiaren aldeko joera horretan ere badira hanka sartzeak.
Herritarrengana hurbildu nahi horretan politiko batek ETBn euskalkian egitea ez da bidezkoa, horretarako beste leku batzuk dira. Euskal Telebista Euskal Herri guztirako da.