Ikastaroaren helburua haurrekin tratua duten kideengana heltzea da: gurasoengana, irakasleengana, begiraleengana, hezitzaileengana... Hauetako batzuk badute gaitasunik umeei euskaraz jolasten irakasteko, eta ikastaro honen bidez gaitasuna hobeto egingo dute; besteak, berriz, hutsetik hasiko dira.
Ikastaroarekin hasi aurretik, ekimena aurkezteko bilera antolatu du Baitek, eta dei egiten die azpeitiar gurasoei eta abarrei bertara azaltzeko, garrantzitsua baita haurrak euskaraz jolastea, esparru horretan ere erdara nahikoa sartuta dagoelako.
Bileraren datuak:
Gaia: Euskaraz jolas
eta Ipuin kontalari
ikastaroaren inguruko asmoa azaldu, entzuleen interesak ezagutu...
Eguna: Urriak 22 (asteartea)
Ordua: 20:00etan
Lekua: Zapo Txokoko balioaniztun gela (Azpeitia).
Antolatzailea: Baite Azpeitiko Euskara Elkartea.