Familiakoren bat galdu dutenei 'doluan' laguntzeko talde dinamika jarri nahi du martxan Gizartekintza Sailak

Gizartekintza Saila 2002ko urr. 21a, 19:10

Azpeitiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Talde dinamika proiektu bat martxan jarri nahi du familiako (ezkontide, semea, alaba, anaia, ahizpa, arreba...) baten heriotzaren aurrean sufritzen duten pertsonei laguntzeko.

Familiako edo kide baten heriotza etengabeko esperientzia da, baina gutxi landua, ikertua edo hausnartua. Heriotzak gertutik ikutzen duenean, familian shock bat sortzen da, batzuetan krisialdi bat sortuz. Banakako-taldetako dinamika honen helburua, pertsona hauei errekurtso bat eskaintzea da, krisialdi horri aurre egiteko, taldeko edo banakako terapien bidez. Gorputzaren dolua aditua, lagundua eta sendatua izan behar du.

Jorratuko diren gaiak honela laburtu daitezke:

  1. - Doluaren integrazioa gizakiaren dimentsio bezala.
    2.- Doluaren etapak.
    3.- Nire bizitza aldatu egin da / Ni aldatu egin naiz.
    4.- Heriotzari beldurra / Bizitzari beldurra.
    5.- Erru sentimendua.
    6.- Bakardadea.

Informazio gehiagorako, Gizarte Zerbitzuetara etor zaitez, edo honako telefono zenbakira deitu ezazu 943 15 71 92.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide