Partaideen artean ESAITetik Martxel Toledo, Udalbiltzako kidea, Wusu Kung Fu-ko kide bat, Nuarbe Sokatira taldeko kide bat, Mikel Aranburu, futbol jokalaria eta Ellande Alfaro, pilotaria, daude. Moderatzaile bezala Txetxu Urbieta kazetaria izango dugu.
Euskal Herriko selekzioaren inguruan eskubide urraketa ugari egon dira azken urteotan eta gaur egungo egoera ere ez da batere samurra. Beraz guztion artean Euskal Selekzioa lortu arte aurrera. BAI EUSKAL SELEKZIOARI!!