Eli Lasa eta Pedro Otaegi dira Baiteren hamargarran irabazleak

Baite Euskara Elkartea 2002ko urr. 30a, 12:10

Elisabet Lasa Arozena eta Pedro Otaegi Labaka Baite Euskara Elkartek bazkideeak izan dira Baiteren hamargarren zozketako irabazleak. Biek Gotain dendako produktu bana irabazi dute: Eli Lasak Chanel-en perfumea emakumeentzat (Coco Mademoiselle), eta Pedro Otaegik Chanel-en perfumea gizonezkoentzat (Allure).

Hau da Baite Euskara Elkarteak egiten duen hamargarren zozketa. Martxoan hasi ziren Baiteko zozketak, eta ordutik hona hamabostean behin bazkide laguntzaileek emandako hainbat produktu zozketatu dira. Udako etenaldiaren ondoren, berriz ekin zaio produktuak zozketatzeari elkarteko bazkideen artean.

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Baite@uztarria.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide