Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:
- Non erosi, herria bizi. Mila merkatal gunetik gora dago Azpeitian; horrek merkataritza eremua zabaltzea eragin du.
- Aita santuaren bisitak hautsa harrotu zuen . 1982ko azaroaren 6a egun historikoa izan zen: aita santuak Loiola bisitatu zuen.
- Garai bateko Azpeitiar herri kirolariak . Kutxa Fototekak azpeitiar herri kirolarien argazkiak ere gordeak ditu; ondorengoak dira. 1940. eta 1960. hamarkadakoak dira denak, herri kirolak plazak betetzen zituen garaietakoak..
- Pako Aristi, Fernando Morillo, Leire Ostolaza, Mikel Arregi eta abarren iritziak.
- Etab.
Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 7. zenbakia ere webgunean da.
Bazkidetza edo harpidetza
Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.