Jabier Iraeta, Merkataritza eta Turismo Saileko aurduradunaren esanetan: "Lehiaketa honen helburua Azpeitiko herriari buruz dauden postalak berritzea da. Oraingoak Loiola eta inguruak baino ez dituzte biltzen eta". Honela, aurkeztu beharreko argazki lanak bi taldetara edo gaira lotuko dira: Hiria eta Folklorea. Bi gai hauek lantzeko eta lehiaketan parte hartzeko hilabeteetako epea utzi dute antolatzaileek, Jabierren esanetan: "ateratako argazkiek urtaro ezberdinak isladatu ditzaten, eta urtean zehar egiten diren festa eta ekitaldiak jasotzeko".
Lehiaketan Azpeitian bizi den edonork eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek parte har dezakete. Lehiakide bakoitzak gehienez hamar argazki eta gutxienez bost aurkeztu ditzazke sail edo gai bakoitzerako. Dena den, sailkapenerako gai bakoitzean puntuazio handiena lortu duten bost lan baino ez dira kontutan hartuko.
Lanak 135mm-tako koloretako diapositibak izan beharko dira, eta itxitako kartazal batean entregatuko dira. Diapositibak dituen kartazala, egilearen datua daraman kartazal handiago batetan aurkeztuko da Udaleko Kultura bulegora, Turismo eta Merkataritzara zuzenduta, edo eta Azpeitiko Argazki Elkartek Julian Elorza 4ean duen egoitzara.
Sariak
Lehiaketa honetan guztira 1.300 o banatuko dira sari bezela, honela banatuta:
-Gai bakoitzeko lehen kolekzio onenei 300 bakoitzari.
-Gai bakoitzkeo bigarren kolezkzio onenei 200 bakoitzari.
-Gai bakoitzkeo hirugarren kolekzio onenei 150 bakoitzari.
Sari hauez gain, aukeratutako argazki bakoitzeko egileak 48 diruordaina jasoko du. Izan ere, lanik onenak Udaletxearen jabetza izango dira, eta honek nahi duen bezala erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izena aipatuz.
Lehiaketako epaimahaia Merkataritza eta Turismo saileko kideek eta argazkilariek osatzen dute. Hauek hobetsitako lanak abenduaren 14ean ezagutuko dira eguardiko 12:00etan Udalean egingo den ekitaldian. Ekitaldi horretan bertan banatuko dira sariak.