Bertso Parranda 2002ko lehen saioak Korrale taberna betetzea lortu zuen, jendez gainezka izan baitzen taberna 23:00etatik aurrera. Saioan aurkezle lanetan Aitzol Iparragirre aritu zen, epaile lana Imanol Lazkano eta Karmelo Goenagak egin zuten eta bertsotan, berriz, bi hirukote: Bota (Leire Ostolaza, Eneko Sorozabal eta Gaizka) eta Erreka (Iosu Azpillaga, Xabier Azpillaga eta Alabier) aritu ziren. Egindako lanari esker, Erreka taldeak aurrera egiteko aukera lortu zuen, eta talde honek finalaurrean jarduteko aukera lortu zuen.
Hurrengo saioa Orkatzen
Bertso Parranda 2002ko bigarren saioa, datorren ostiralean, azaroaren 15ean, 23:00etan Orkatz tabernan izango da. Oraindik bertan lehiatuko diren bi taldeak zehazteko daude, aldaketak izan baitira taldeen ordenean.