Areto futbol taldeak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Villabonako Transportes Lakunzari 3-2 gailendu ostean. Azpeitiarrek denboraldiko partidarik txarrena jokatu zuten kiroldegira hurbildu ziren dozena bat zaleturen aurrean, baina, kontuak kontu, urrezko hiru puntu eskuratu zituzten Jon jokalari azkoitiarrak azkenengo minutuan egindako gol bati esker. Jostaldik ez du oraindik partidarik galdu etxean eta une honetan sailkapeneko bederatzigarren tokian dago. Asteburu honetan, kanpoan jokatuko dute azpeitiarrek Donostiako Makax taldearen aurka. Garaipena lortuz gero, Jostaldi ligako postu pribilegiatuetara hurbilduko litzateke.