- Lan berdina egiteagatik, gizonezkoek baino gutxiago kobratzen dugunean...
- Etxeko lanen ardura guregain uzten denean...
- Gure lan aukera bakarra prekaritatean murgildurikoa denean...
- Hainbat eta hainbat enpresetako ateak izten zaizkigunean...
- Atzerritik lan duin baten ilusioz etorri eta gure gorputza saltzera behartzen gaituztenean...
- Kiroletan nahiz kulturan bigarren mailako herritartzat hartzen gaituztenean...
- Gizonezkoentzat eginiko presondegietara zigortzen gaituztenean...
- Politikoek berdintasunaren bidean pausoak emate itxuratu, eta betetzen ez dutenean...
- Udaletxetan diskriminazioarekin bukatzeko bideratzen den dirua %0,0000 denean...
- Herriko jaietan partehartzea ukatzen zaigunean...
- Nahigabeko haurdunaldia etetea ukatzen zaigunean...
- Publizitatean, salmentarako tresnatzat hartuak garenean...
- Osakidetzak behar ditugun zerbitzuak eskeintzen ez dizkigunean...
- Txiste, abesti, nahiz ipuinetan irainduak garenean...
- Mozkorraren aitzakiaz babosoak jasan behar ditugunean...
- Kaletik berdurrez ibiltzen garenean... - Sexu harremanetan gure ezetza aintzakotzat hartzen ez denean...
- Hizkuntza sexista erabiltzen denean...
- Gure gorputza nahiz jazkera forma zehatz batekoa izatera mugatzeagatik gaixotzen garenean...
ERASOTUAK GARA!
... eta zer esanik ez esku luzea eta buru motza duten gizonezkoek sortzen dizkiguten arazo guztietaz.
Emakume ziur zuri beste arrazoiren bat bururatzen zaizula azaroaren 25ean kalera ateratzeko!
ERASORIK EZ!