Jende ugari bildu zen Itsasiren 25. urteurreneko azken emanaldira

Uztarria.eus 2002ko aza. 25a, 12:11

Itsasi Euskal Kultur Taldearen 25. urteurrena

Itsasi Euskal Kultur Taldeak ekitaldi jendetsu batean zilarrezko ezteien azken ospakizuna izan zuen Izarraitz pilotalekuan larunbatean. Lehena, oraina eta geroa emanaldian 158 lagunek hartu zuten parte, taldeko partaide izan ziren eta gaur egun diren musiko nahiz dantzariek.

21:30ean hasi eta 00:10ak aldera arte luzatu zen ekitaldian Itsasik 25 urteetako eta ordu askotako fruitua izan zen emanaldia eskaini zuen. Dantza ekitaldian Euskal Herriko dantza desberdin ugari ikusi ahal izan ziren. Kolorea, berriz, musikari eta dantzarien arropek jarri zioten ekitaldiari. Izarraitz pilotalekuan ikuskizuna ikustera herritar ugari hurbildu zen; publikoa heldua eta gaztea zen gainera. Dantzarien gurasoak, seme-alabak... ikusi baizitezkeen jende artean. Arratsaldean, Loiolako Basilikan dantzan jardun zuten Indiako dantzari profesionalak ere ikusle izan ziren Itsasiren emanaldian.

Amaieran oroigarri ugari banatu ziren, dantzan eta dantza irakasten jardun dutenei (Mikel LarraƱagari, BegoƱa Aizpururi eta Marilolo Goenagari). Itsasi dantza taldeari berari... Denak merezitakoak nola nahi ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide