Ikusita maindire ilaretako gazteon erantzuna aipagarria izan dela, hala eta guztiz ere presoen eskubideen urraketa ez da amaitu. Talde, kuadrila bezala egin dugun lana ona izan den arren, ekimenetan urrats nabarmena emateko garaia aspaldi iritsi dela garbia da, eta maila pertsonalean ere konpromezuak areagotu beharra ikusten dugu. Hau horrela, benetako garrantzia duela ikusten dugu, gaur egunean halako aurrerapauso edo salto kualitatibo bat burutzea, Euskal Presoek beraiek bizi dituzten egoerak hala eskatzen duelako. Beraz, iruditzen zaigu orain norberak ahal duen heinean eta dagokion tokian konpromezu edo inplikazio mailak areagotzea behar beharrezkoa dela, presoek bizi duten egoera latzari benetan aurre egin behar badiogu.
Horregatik eta ikusita gazteok gizartean betetzen dugun papera benetan garrantzitsu eta eraginkorra dela, gazte kuadrila desberdinen arteko ekimen zabal bat egitea nahi dugu; Larunbateko Koadrilen Konzentrazioak. Ekimen honen hasiera abenduaren 7an egiteko asmoa dugu, eta hasiera masibo batetara deitzen zaituztegu, anbulategi aurrean.