VII. Argazki Rallyaren irabazleak erabaki dira

Azpeitiko Argazki Elkartea 2002ko aza. 27a, 13:11

Sari banaketa larunbatean izango da arratsaldeko 19:00etan Aitonene I aretoan.

Pasa den astelehenean, azaroaren 25ean bildu zen epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkartean eta 66 partaideen argazki bildumak ikusi ondoren honako emaitza erabaki du:

Helduak

_1 saria_: Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia). 180€ eta garaikurra.
_2. saria_: Ignacio del Rio (Ermua). 150€ eta garaikurra.
_3. saria_: **Iñaki Aranburu** (Azpeitia). 120€ eta garaikurra.
_Herriko Lehen Sailkatua_: **Iñaki Etxenagusia**. 90€ eta garaikurra.
_Argazki Onena_: Jabier Padrini (Donostia). 60€ eta garaikurra

Gaztetxoak

_1 saria_: Maria Barrasa (Urretxu). 30€ko balea eta garaikurra.
_2. saria_: Nerea Belategi (Azpeitia). 18€ko balea eta garaikurra.
_3. saria_: Leire Juaristi (Azpeitia). 12€ko balea eta garaikurra.

VII Mendiko Argazki Rallya Argazki Elkarteak antolatzen du Lagun Onak M.B.ren laguntzarekin. Aurten rallya azaroaren 3an izan zen eta 66 lagunek hartu zuten parte. Sari banaketa berriz, larunbat honetan egingo da arratsaldeko 19:00etan Aitonena I aretoan, eta rallyan ateratako argazki bildumen emanaldia ere eskainiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide