Kanpainaren helburua, azpeitiarrok hamaika aldiz adierazi izan duguna eguneroko aldarrikapen bilakatzea da. Honetarako, herriko hainbat denda eta tabernetan salgai jarriko diren Euskal Presoak Euskal Herrira! dioten banderolak etxeetako balkoietan jartzea da gure eskaera.
Beste behin ere, herritarron ahotsa agerian utziko duen ekimena izango da, eta aldi berean, urte osoan present izango den aldarrikapena.
Orainarte egin izan dugun bezala, guztion konpromezuz hau ere aurrera aterako dugulakoan, laste arte!