Larunbatean Forjando eskultura inauguratu zuten Landetako errotondan

Uztarria.eus 2002ko abe. 4a, 11:12

Pasa den larunbatean, Azpeitiko Udalak Antonio Oteizaren Forjando eskultura inauguratu zuen Landetako errotondan. Eskultura honek industria eta langileak omendu nahi ditu.

Forjando eskulturak 3 metro neurtzen ditu eta zementuzko oinarri baten gainean jarri da, beraz, erraz ikus daiteke. Eskultura Antonio Oteizak Azpeitian duen bigarrena da, bestea, San Inazio Arantzazun Loiolako Santutegiaren atzekaldean dago.

Antonio Oteizari buruz gehiago hemen .

Argazkian Forjando eskulturaren inaugurazioaren une bat. Argazkia El Diario Vasco egunkarikoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide