Jose Mari Altuna Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen bi alditan, 1959-1962 bitartean eta 1971-1985 bitartean. Baina beste hainbat taldetan ere egin zituen zuzendari lanak: Antxieta Abesbatzan, Antxietako Joanes
Musikologi Institutuan, Azpeitiko Parrokiko Eskolania eta Tipleetan, Donostiako Easo abesbatzan, Olatzko Abesbatzan, besteak beste.
Jose Maria Altunak hainbat konposaketa lan egin ditu. Bereak dira Jaunaren Bideetan
(1961) edo Pasio bezala ezagutzen den antzezlanaren musika, 'MariƱelak' (1972) euskal zarzuela, In Honoren Sancti Sebastiani
(1973), Olatzko Amari
,(1979) eta Zuhaitzari omena
(1984). Baita ere musika bandentzako Euskal Dantzak
, Nere Etorrera
eta abar eta txisturako beste zenbait lan ere egin ditu, Uxo Txuria
kasu.
1986an Azpeitiko Udalak eta Parrokiko Abesbatzak omendu zuten urteetan zehar musika munduan egindako lana eta ekarpenak eskertzeko.
Jose Maria Altunaren hileta elizkizunak gaur arratsaldeko 19:30ean izango da parrokian. Haren gorputza Plaza Txikitik Udal Musika Bandako musikariek lagunduta eramango da Soreasuko Sebastian Parrokira.