Azpeitian oraindik ere badira makina bat herritar beren abizenak erdal grafiaz dituztenak. Hala nola, Aguirre, Arocena, Corta...; alegia, beren abizena gaizki dutenak, aipatutako abizen horiek(eta beste asko) euskaldunak direlako eta euskaraz idatzita beharko luketelako. Euskal abizenak nola idatzi behar diren ikusteko, besteak beste Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak argitaratua duten "Euskal Deituren Izendegia" ikusi besterik ez dago. Azpeitian, ordea, ez zaio orain arte kasu handirik egin kontu honi.
Herrian egin izan dira saio batzuk abizen euskaldunak euskaraz jartzeko, eta Baitek orain beste bat egingo du. Serio hartu du gaia, horretarako zerbitzua jarri berri duelako.
Abizenak euskaraz jartzeko segitu beharreko pausoak:
1.Etorri Baiteren egoitzara karnetaren fotokopia batekin (Julian Elorza Hiribidea 4,2.era; astegunetan 16:00-tik 20:00-tara.
2.Jaiotze agiria: Baite arduratuko da interesatuen jaiotze agiria epaitegian lortzeaz.
3.Errolda agiria: Baitek lortuko du interesatuen errolda agiria udaletzean.
Adin txikikoen kasuan, aurrekoez gain, gurasoen errolda agiriak eta karneten fotokopiak ere beharko dira.