Bertsolari Gazteen XVII. Xenpelar sariko kanporaketan hamasei bertsolarik parte hartuko dute, zortzi laguneko bi taldetan banatuta. Tartean Jokin Uranga bertsolari azpeitiarra arituko da. Gainontzeko bertsolariak honakoak dira: Miren Artetxe (Hendaia), Egoitz Zelaia (Hendaia), Jon Elizetxe (Gartzain), Julen Zelaieta (Bera), Iñaki Viñaspre (Gasteiz), Irati Anda (Gasteiz), Gorka Lazkano (Berriz), Peru Madalena (Durango), Iñaki Gurrutxaga (Orio), Estitxu Eizagirre (Hernani), Ixiar Eizagirre (Hernani), Jon Martin (Oiartzun), Iñaki Apalategi (Beasain), Gorka Etxeberria (Errenteria) eta Arkaitz Oiartzabal (Errenteria).
Gaurko (abenduak 5) kanporaketan puntu gehien lortzen duten sei bertsolariek, datorren igandean (abenduak 8) Bertsolari Gazteen XVII. Xenpelar Saria finala jokatuko dute Errenteriko Hiria Kulturgunean, 17:00etan.