Aurreko urteetan bezala, 2003.ean ere aisialdirako programa martxan jarri nahi da, eta horretarako begiraleak behar dira. Begiraleek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Begirale titulua eduki, azpeitiarra izan eta 18 urtetik gora izan. Lanerako gogoa eta esperientzia ere kontutan hartuko dira.
"Larunbatez Jolaz" programak otsailaren 15etik maiatzaren 10era arte iraungo du. Eta, lan eskaintzarako datuak aurkezteko epea abenduaren 23an zabalduko da, eta urtarrilaren 15ean itxiko da.
Gazte Informazio Bulegoaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara
Asteazkena 10:00etatik 13:00etara
Larunbata 11:00etatik 13:00etara
Informazio gehiagorako idatzi Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora