Asko eta asko dira auzo horietan bizi direnak eta hauetatik asko gainera adinean aurrera doazenak. Ezaguna da jende ugarik kalera jeisteko asmoa duela, baina horretarako zailtasunak ere nabarmenak dira, etxebizitzen prezioen gorakada desorekatua kontutan izanik. Honekin guztiarekin, ez da zaila, gai honi erreparatzen zaion oro, konklusio berdin batera iristea: igogailu elektrikoa. Ez da erosotasun kontua, bertako bizilagunei bizi kalitate hobea bermatzea baizik.