Iaz lehenengoz ospatu zen San Silbestre lasterketa herrian, eta izandako parte hartzeak animatuta aurten berriro antolatu dute Iraurgikoek. Benjaminetatik hasi eta helduen maila arte hainbat lasterketa izango da. Lehen lasterketak 10:30ean izango du hasiera eta lasterketa nagusiak, berriz, 12:00etan.
Benjaminak NESKAK 700m 10:30ean
Benjaminak MUTILAK 700m 10:40ean
Alebinak NESKAK 1.100m 10:50ean
Alebinak MUTILAK 1.100m 11:00etan
Infantilak NESKAK 1.300m 11:10ean
Infantilak MUTILAK 1.900m 11:20ean
Kadeteak NESKAK/MUTILAK 4.150m 12:00etan
Jubenilak NESKAK/MUTILAK 4.150m 12:00etan
Beste maila guztiak 8.300m 12:00etan