Urtarrileko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2003ko urt. 3a, 15:01

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Kanta zak bertsolari... eta tabernak berriro bat egin dute Azpeitian, Bertso Parrandaren bitartez; garai batean ohitura zenak indarra hartu du ekimen honekin, helburua bete delako: kalean bertso giroa sortzea.
  • Danborrada arautua, handitua. San Sebastian bezperako helduen danborradak araudi berria izango du, eta talde berriek parte hartzeko aukera bermatu da.
  • Danborradaren beste aldea. Sansebastian bezperako danborradarako prestaketak arratsaldean hasten dira, eta goizeko ordu txikiak arte horixe izaten da herriko ekimen nagusia. Argazki hauek iaz ateratakoak dira.
  • Pako Aristi, Alaitz Olaizola, Leire Ostolaza, Aihoa Odriozola eta abarren iritziak.
  • Etab.

Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 9. zenbakia ere webgunean da.

Bazkidetza edo harpidetza

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide