Antolatzaileen esanetan,zenbait teknika erabiliz Prana-yama, Katsuguen, Taichi, Yuki, akupresioa, irudikatzea, masajea, psikomotrizitateko teknikak eta abar saneatu gaitezke, gure gorputzaren energia gehiagotu edota orekatu dezakegu. Gure osasun mentala, korporala eta barrunbekoa hobetu dezakegu. Abentura korporala tailerrean egingo den lanarekin bakoitzaren gorputza sentitzen, arnasa hartzen eta lasaitzen erakutsiko da. Hobeto sentitzeko eta ongizate pertsonal, mental eta fisikoa lortzeko helburuarekin. Tailerra praktikoa izango da eta metodologia aktiboa erabiliko da bertan. Teknika desberdinak landuko dira, azalpen teoriko eta talde-dinamika bidez. Ikastaroak hamabi saio izango ditu eta bertan parte hartzeko urtarrilaren 8a arte izena emateko aukera izango da, 943 157192 telefono zenbakian.