Bi urtean behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia badator berriro gure herrira. Hori dela eta, jakin badakizue, KORRIKAri harrera ona egiteko aurrez prestaketa lanak beharrezkoak izaten direla.
Beraz, bi urtero bezala herriko KORRIKA batzordeak eratzera goaz. Zahar eta gazte, gizon eta emakume, denon artean egingo dugu euskararen aldeko lasterketa.
Besterik gabe, KORRIKA batzordeko sorrerara gonbitea luzatzen dizuegu. Lehen bilera, datorren ostirala 17, arratsaldeko 7etan egingo dugu AEK Mikelts euskaltegian.
Guztion partehartzea beharrezkoa da.