Baite Euskara Elkarteak oraintsu jakin berri duenez, Hazparneko Ezkia Ikastolaren eraikin berria apirilean irekiko da ofizialki, eta ez urtarrilean. Baiteren aldizkariko azkeneko zenbakian 2003ko urtarrilekoan inaugurazioa urtarril honetan izango zela argitaratu genuen, baina Ezkia Ikastolakoek orain jakinarazi dute apirilean izango dela ekitaldi ofiziala.
Dena den, hasiak dira eraikin berrian klaseak ematen. Maite Erdozaintzi zuzendariak esan zuen Baite aldizkarian: "Ama-eskola, 2-6 urte bitarteko haurren eskola, bukatua dugu eta urtarrilean martxan izanen da". 6-11 urte bitartekoak hartuko dituena Lehen Hezkuntza otsailerako bukatua izatea "espero" dute. Gaur egun 112 ikasle dabiltza Ezkia Ikastolan.
Azpeitiko herriak 1984. urtean hasi zituen harremanak Hazparnekoarekin, eta biak anaituta daude.