Urtarrilaren 11n, larunbatean aurkeztu zuten Organu Erromantikoaren IV. Nazioarteko Zikloa Donostiako Koldo Mitxelena aretoan. (Irakurri Egunkarian ) Eta bertan izan zen Jose Luis Franzesena azpeitiarra, Azpeitia ordezkatzen. Izan ere, aurtengo edizio honetan Azpeitiak parte hartu du zikloaren antolaketan eta bi kontzertu izango dira Loiolako Basilikan. Lehenengo kontzertua, Willibald Guggenmos organista alemaniarrarena, urtarrilaren 31n izango da. Eta bigarren kontzertua, berriz, Esteban Elizondorena, otsailaren 7an. Bi kontzertuak arratsaldeko 20:00etan izango dira.
Bestalde, bi organistak gurean direla aprobetxatuz Urrestillan ere joko dute kontzertu bana. Organu Erromantikoaren Zikloaren baitako kontzertuak ostiralean dira eta igande eguerdirako bai Guggenmos eta bai Elizondok Urrestillako parrokiko organoan kontzertu bana eskainiko dutela aurreiskuten da, otsailaren 2an lehenak eta otsailaren 9an bigarrenak. Jose Luis Frantzesenak uztarria.com-i adierazi dionez: "Urrestillako organoa orain pare bat urte errepasatu zuten. Oso organo polita da, jotzeko puntu-puntuan dago. Eta bi organista hauek Azpeitian direla aprobetxatuz Urrestillan ere kontzertuak antolatu dira".
Herriko organisten kontzertuak
Otsailean bertan herriko organistekin antolatutako hiru kontzertu ere izango dira herrian. Kontzertu hauek otsailaren 15ean, 16ean eta 22an izango dira, eta organu jole Loli Oteiza, Jose Luis Franzesena eta Itziar Urbieta arituko dira. Kontzertuak berriz, Loiolan eta Urrestillan izango dira. Lehenengo kontzertua, Loli Oteizak eskainiko du Loiolan; bigarren kontzertuan, berriz, Jose Luis Franzesenak organua joko du eta Mariatxi Urkia kantuan arituko da eta azkena, Itziar Urbieta eta Jose Luis Franzesenak joko dute Loiolan.