Bart Frantziako Bourges herrian ustezko bi etakide atxilotu ditu Frantziako Poliziak, eta Xabier Etxeberria eta Jabi Agirre azpeitiarren izenak eman ditu. Poliziaren arabera, atxiloketa gertatu zen unean ustezko etakideek pistola bana eta dokumentazio faltsua zeramaten. Bi azpeitiarrek 2001eko urrian ihes egin zuten herritik. Gertakari hauek direla eta gaur 19:30ean Enparantza Nagusian herri batzarra izango da.