Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean jaso du saria Gorka Azkunek. Espazioko zulo beltzak ditu aztergai Naturaren seme eskutuak
lanean Gorkak, eta 25 urtetik beherakoen artikulu onenaren saria jaso du bere idazlanarekin.
Gorka Azkune ez da arrotza Caf-Elhuyar sarietan. Iaz bigarren saria eskuratu zuen ...Eta honetan sokak agertu ziren lanarekin
Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien dibulgazioa, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz.