Talde azpeitiarrak ligako azken bi norgehiagokak irabazi ditu (azkena Getarian 1 eta 3) eta, jokalari garrantzitsuak min hartuta dituen arren, bolada on honi jarraipena ematen saiatuko da.
Areto futbol taldeak arerio gogorra izango du bihar kiroldegian. Lehenengo itzuliari amaiera emango dion partida honetan azpeitiarrek urrezko hiru puntu izango dituzte jokoan. Izan ere, Jostaldi laugarrena da sailkapenean eta bere atzetik puntu bakarrera dagoen Billabonako Cash Converters taldearen aurka lehiatuko baita.
Talde azpeitiarrak ligako azken bi norgehiagokak irabazi ditu (azkena Getarian 1 eta 3) eta, jokalari garrantzitsuak min hartuta dituen arren, bolada on honi jarraipena ematen saiatuko da.